info@gmagestisport.com
www.gmagestisport.com
Tfnoa: 94 453 36 72
Faxa: 94 602 49 56
Udaberri 14
48992 Getxo (Bizkaia)
EMPRESA
KIROLDEGIA
hasiera hasiera > gestisport > jarduera

lege oharra

INFORMAZIOA

Kontsultatzen ari zaren webgunea GMA Gestisportena da (IFK: B01045236)
Helbidea: Udaberri 14 - 48990 Getxo (Bizkaia)
Tlfn. zk.: 94 453 36 72
Helbide elektronikoa: info@gmagestisport.com kanpoko orri baterako lotura

Helburua

Webgune honen helburua GMA Gestisportaren informazioa ematea da, eta bereziki, kudeatutako kiroldegiak.

PRIBATUTASUNA ETA DATUEN BABESA

GMA Gestisportaren pribatutasun politikaren helburua erabiltzaileen datu pertsonalak babesteari buruzko indarreko legedia errespetatzea da, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.

Nolanahi ere, erabiltzaileak bere datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezeztatu eta horiei aurka egiteko eskubideak burutu ahal izango ditu, legeak ezarri bezala. Horretarako, GMA Gestisportera jo beharko du.
info@gmagestisport.com enlace externo

Datuen bilketa eta tratamendua

http://www.gmagestisport.com-era sartzeak ez dakar erabiltzailea erregistratzea edo datu pertsonalik eman behar izatea. Hala ere, erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek GMA Gestisportaren datu-basean sartuko dira, eta konfidentzialtasunez erabiliko dira. Informazio hori ez zaie inoiz saldu, laga edo alokatuko beste enpresa batzuei.

Datu pertsonalak beste enpresa batzuei lagatzea

GMA Gestisportek ez ditu saldu, alokatu edo lagako webgune honen erabiltzaileen datu pertsonalak.

Webgunearen bidezko zerbitzuak

Webgunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko erabiltzailea erregistratu behar bada, egiazko eta legezko informazioa ematearen erantzulea izango da. Erregistroaren ondorioz erabiltzaileari pasahitza ematen bazaio, zerbitzu horiek eskuratzeko pasahitza arduraz erabiltzeko eta ezkutuan gordetzeko konpromisoa hartuko du. Beraz, erabiltzaileak GMA Gestisportek emandako edozein identifikatzaile edota pasahitzen zaintza eta konfidentzialtasun egokien erantzuleak dira. Era berean, GMA Gestisportek hirugarrenei aldi baterako edo etengabe erabiltzen ez uzteko eta udalekoak ez diren pertsonek eskuratzea eragozteko konpromisoa hartu du. Legez kontrako edozein hirugarrenek zerbitzuak legez kontra erabiltzen baditu, hori erabiltzailearen erantzukizuna izango da, betiere hirugarrenak pasahitza erabiltzen badu erabilera ez arretatsuaren edo erabiltzaileak pasahitza galdu izanaren ondorioz.

Cookieak

Webgune honek cookieak ditu. Cookieak erabiltzailearen ordenagailuan sortzen diren eta hurrengo informazioaren berri ematen diguten datu-fitxategi txikiak dira:

- Erabiltzailea noiz eta zein ordutan sartu den webgunean azkeneko aldiz. - Hautatutako hizkuntza

Datu-orriak

GMA Gestisportek ez dizkie saldu, alokatu edo lagako bere erabiltzaileen helbide elektronikoak, ezta datu-orrietan idatzitako informazioa ere, beste enpresa batzuei.

Webgunearen datu-orri guztiek lege baldintzak onartzeari buruzko laukia daukate.

WEBGUNEA ERABILTZEKO ARAUAK

Hauek dira URLren bidez webgunean http://www.gmagestisport.com sartu, arakatu eta erabiltzea arautzen duten baldintza orokorrak, baita bere edukiak erabiltzetik ondorioztatzen diren erantzukizunak ere.

Erabiltzaileak webgunea eta bertan eskainitako zerbitzuak legearen arabera erabiltzeko konpromisoa hartu du, baita oro har onartutako moral, ohitura on eta ordena publikoaren arabera ere.

Erabiltzaileak datu, programa edo agiri elektronikoak eta webgunean dauden gainerakoak ez suntsitu, ez aldatu, ez gauzaeztandu edo beste modu batean ez hondatzeko konpromisoa hartu du berariaz.

Erabiltzaileak baliabide informatikoen kontsumo handiaren bidez beste erabiltzaile batzuk sartzeko zerbitzuan sartzea ez eragozteko konpromisoa hartu du. Baliabide informatiko horien bidez GMA Gestisportek zerbitzua ematen du. Halaber, aipatutako sistemak hondatu, eten edo erroreak sortzen dituzten ekintzak ez burutzeko konpromisoa hartu du.

Erabiltzaileak webgunearen titularraren edo hirugarrenen sistema informatikoetan edozein aldaketa mota eragiten duen edo eragin dezakeen programa, birus, makro, applet, ActiveX kontrol edo beste edozein gailu logiko edo karaktere-sekuentziarik ez sartzeko konpromisoa hartu du.

Erabiltzaileak GMA Gestisportari kalte-ordaina eman beharko dio baldintza orokorrak edota indarreko legedia hautsiz webgunea erabiltzean sor lezakeen edozein kalterengatik.

Agertzen diren zerbitzuak erabili, kontsultatu edota kontratatzeak erabiltzaileak agiri honetan biltzen diren baldintza guztiak erabat eta oharrik gabe onartzea dakar. GMA Gestisportek aurretik jakinarazi gabe agiri honetan agertzen diren lege baldintzak aldatzeko eskubidea gorde du beretzat.

LEGE JABETZA ETA COPYRIGHTA

Webgunea http://www.gmagestisport.com ustiatzeko eskubideak eta bertan sartutako edukienak ("edukitzat" jotzen dira testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, animazioak, soinuak, datu-baseak, nabigazioa, irudiak, adierazpenak edo informazioak, baita jabetza intelektualari eta industrialari buruzko legeek babestutako beste edozein sorkuntza ere) GMA Gestisportenak dira (edo hala denean, hirugarren pertsonenak). Hori dela eta, berari dagokio edukiak edonola ustiatzeko eskubideak, eta bereziki kopiatu, banatu, jendaurrean jarri eta aldatzeko eskubideak, berariaz burutzea.

Egile-eskubideak asoma proyectos digitales s.l.renak dira, enpresa horrek sortu eta garatu baitu webgune hau. Horregatik, alde horretatik ezin dira kendu, baztertu edo manipulatu "copyright" egile-eskubideen abisua eta asoma proyectos digitales s.l.ren eskubideen beste edozein datu identifikatzaile, ezta babesteko gailu teknikoak, hatz-aztarnak edo edukietan egon daitezkeen bestelako informazio edota identifikazio mekanismoak ere. Halaber, webgunean dauden izen komertzial, marka edo edozein motatako zeinu bereizgarri guztiak Legeak babestuta daude.

Berariaz bestelakoa adierazi ezean, erabiltzaileak webgunea kontsultatzeak ez du ekarriko asoma proyectos digitales s.l.ren aipatutako eskubideei buruzko inolako uko, eskualdatze, lizentzia edo erabateko edo zati bateko lagapenik.

Erabiltzaileak aurretik aipatutako elementu guztiak bistaratu, eta inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuaren disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan biltegiratu ahal izango ditu, betiere erabilera pertsonal eta pribaturako bakarrik egiten bada eta elementuen jatorria edota egilea agertzen bada. Beraz, debekatuta dago elementuok merkataritza helburuei jarraiki erabili, kopiatu, jakinarazi, banatu, aldatu edo sakabanatzea.

ERANTZUKIZUNAREN MUGAKETA

Edukiengatiko erantzukizuna

Webgune hau eta bere edukia GMA Gestisportenak dira.

Hala eta guztiz ere, webgune honetan hirugarren pertsonek edo enpresek emandako edukiak argitara daitezke noizean behin. GMA Gestisport ez da edukion egiazkotasun eta zehaztasunaren erantzulea izango, horiek erabiltzen dituen pertsonarekin edo enpresarekin inolako erantzukizunik ez duela.

GMA Gestisportek aurretik jakinarazi gabe eta mugarik gabe webgunearen edukia aldatzeko eskubidea gorde du beretzat.

Webgunearen funtzionamenduarengatiko erantzukizuna

GMA Gestisportek berarekin zerikusirik ez daukaten arrazoiek sistema elektronikoaren funtzionamendu operatiboan eragindako interferentzia, hutsegite, eten, matxura telefoniko edo deskonexioetatik ondoriozta litekeen edozein erantzukizun baztertzen du.

Era berean, GMA Gestisportek linea telefoniko edo Interneteko hutsune edo gainkargek sistema elektronikoaren funtzionamendu operatiboan eragindako atzerapen edo blokeoetatik zein hirugarren pertsonek webgunearen titularraren kontroletik kanpo eta legez aurka sartuz eragindako kalteetatik ondoriozta litekeen edozein erantzukizun baztertzen du.

GMA Gestisportek ez ditu bere gain hartuko gerta daitezkeen segurtasun-erroreak, ezta erabiltzailearen sistema informatikoari (hardwarea eta softwarea) eta bertan biltegiratutako fitxategi edo agiriei birus baten edo edozein motatako elementu informatikoen agerpenaren ondorioz eragin dakizkiekeen kalteak ere; elementu horiek kalteak sor ditzakete erabiltzailearen ordenagailuan, ordenagailua webgunean sartzeko erabiltzearen, arakatzailearen okerreko funtzionamenduaren edota eguneratu gabeko bertsioak erabiltzearen ondorioz.

GMA Gestisportek webgune honen eta bertan eskainitako zerbitzuen erabilgarritasun edota jarraitutasun faltarengatik sor daitezkeen behin-behineko kalteengatiko edozein erantzukizun baztertzen du.

GMA Gestisportek ez du bermatzen webgunean edo edukietan sartzerakoan etenik edo errorerik egongo ez denik, ezta edukiak eguneratuta egongo direnik ere.

GMA Gestisportek mantendu, konpondu, eguneratu edo hobetzeko asmoz aldi baterako eta aurretik jakinarazi gabe webgunean sartzea eteteko eskubidea gorde du beretzat.

GMA Gestisportek webgunean hirugarrenek noizean behin eskain ditzaketen zerbitzuengatiko edozein erantzukizun baztertzen du.

Loturen gaineko erantzukizuna

GMA Gestisportek webgune honi lotutako beste webgune batzuetan emandako zerbitzu edota informazioarengatiko edozein erantzukizun baztertzen du. Webgune horietako erabiltzaileei gomendatzen zaie horietan agertzen diren lege baldintzak kontsultatzea. GMA Gestisport ez da abisu hau ez irakurtzetik edo bertan ezarritako baldintzetan zehaztutako betebeharrak ez betetzetik zuzenean edo zeharka ondorioztatutako edozein motatako kalteen erantzulea izango.

ERABILTZAILEAREN OHARRAK

GMA Gestisportera edozein informazio mota bidaltzen duten pertsonek edo enpresek informazioa egiazkoa izateko eta hirugarrenen eskubideak eta indarreko legedia ez hausteko konpromisoa hartu dute.

Webgune honen edozein edukik edota informaziok legezko eskubide bat edo indarreko legedia hausten duela uste baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin: GMA GestisportHelbide elektronikoa:
info@gmagestisport.com kanpoko orri baterako lotura

Erabiltzaileak bermatzen du bere datu pertsonalak ez diren eta webgunearen titularrari webgunearen bidez eman dizkion informazio, material, eduki edo oharrek ez dituztela hausten hirugarrenen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak, ezta bestelako lege xedapenik ere.

Webgune honetan jasotzen den edozein informazio, hala nola iruzkinak, iradokizunak eta ideiak, doan eman dela ulertuko da. Ez bidali modu horretan tratatu ezin den informaziorik.

ERABILTZEKO BALDINTZEN ALDAKETAK

Webgunearen titularra den aldetik, GMA Gestisportek webgunea erabiltzeko baldintzak edozein unetan eta aurretik jakinarazi gabe aldatu, garatu edo eguneratzeko eskubidea gorde du beretzat.

Erabiltzailea webgunean sartzen den unean indarrean dauden baldintzek behartuta egongo da automatikoki. Hori dela eta, erabiltzeko baldintza horiek aldizka irakurri beharko ditu.

LEGEDI APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIO-ESKUMENA

Espainiako legediak lege abisu hau interpretatu edo burutzean sortzen diren eztabaida edo erreklamazio guztiak eraenduko ditu, eta Bilboko Epaitegi eta Auzitegien jurisdikziopean jarriko dira.

Asoma Proyectos Digitales S.L.k egindakoa